Delta Seguridad enpresak Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren segurtasun zerbitzua esleitu diote. Partzuergoaren azpiegiturek uraren zikloa osatzen dute. Probintzia osoan banatuta, ura bildu, edangarri bihurtu eta banatzen dute, eta ia Bizkaia osoa hornitzen dute; ondoren, jaso, araztu eta ingurune naturalera itzultzen dute saneamendu bitartean. Gure erakundearentzat ohorea da edozein gizarterentzat hain ezinbestekoa den zerbitzua babesten laguntzea eta ilusioz hartzen dugu Partzuergoan lan egiten duten pertsonen eta instalazioak bisitatzen dituztenen segurtasuna babesteko konpromisoa.