Hautagai bakoitzaren ezaugarrien arabera esleitzen diogu zerbitzua
Delta Seguridad-eko langileak hautatzeko aurrez aurreko elkarrizketak egiten dira. Giza Baliabideen departamenduak hautagai bakoitzaren lanbide eta giza profila aztertzen du beraren ezaugarriekin bat datorren zerbitzua esleitzeko.
Gure zaintzaileen espezializazioa eta trebetasunen garapena lortzeko prestakuntza programak ditugu
Gure zaintzaileei prestakuntza berezituko 14 programa ematen dizkiegu (segurtasuna merkataritza zentroetan, portuetan, aireportuetan, ospitaletan, azpiegitura kritikoetan, e.a.). Programa horiek Estatuko segurtasun Idazkaritzaren 2012ko azaroaren 12ko Ebazpenean, zeinen bidez segurtasun pribatuko langileen prestakuntza programak zehazten baitira, ezarritakoak dira.
Delta Seguridad-eko taldearen trebakuntza maila hobetzeko prestakuntza berezitua
Modu osagarrian, egunero-egunero gure zaintzaileen profesionaltasuna zenbatekoa den probatzen dute, inguruabarrei modu egokian erantzun ahal izateko prestakuntza onak duen garrantziaz jabetuta, ekintza programa oso bat daukagu euren trebetasunen espezializazioa eta garapena lortzeko. Programa hau osatzen duten ikastaroek euren lanpostuarekin lotutako gaitasun eta trebetasunak lantzen laguntzen diete: sarbideak kontrolatzeko ikastaroa, jendeari arreta ematekoa, gatazkak konpontzekoa, lehen laguntzakoak eta kanpoko desfibriladore semiautomatikoa erabiltzekoa, e.a.
Ezarritako protokoloak betetzen direla egiaztatzeko eta, horrela, zerbitzuen kalitatea bermatzeko
Gure departamendu eragileak badu lana ezarritako kalitate parametroetan betetzen dela bermatzen duen zerbitzu koordinatzaile, buru eta ikuskatzaile talde zabal bat. Burututako ikuskatzeak zerbitzuaren beharrizanekin bat etor daitezen gure segurtasun buruzagitzak antolamendua eta kontrola egiten du.
Ikuskatze horietan, ezarritako protokoloak betetzeari buruzko egiaztapen guztiak egiten dira, eta zerbitzu guztiak ondo burutzeko beharrezko baliabide guztiak dituztela ere egiaztatzen da.
DELTA SEGURIDADek urteko 365 egunetan 24 orduko kontrol zentro bat du abian Gure zaintza ikuskaritza zerbitzuekin koordinazioan, zerbitzu guztien jarraipena eta edozein gertakariri berehalako erantzuna emango zaiola bermatuko duen zentro neuralgikoa da.