Segurtasun aholkularitza

Segurtasun arazoak aztertzen ditugu eta horiek konpontzeko beharrezkoak diren giza eta baliabideak eta teknikoak proposatzen ditugu

Deltan gure bezeroek planteatzen dizkiguten segurtasun arazoetarako soluzio proportzionalak eta eraginkorrak diseinatzen ditugu. Proportzionalak, izan ere, proposatzen ditugun baliabideak jasandako arriskuekin pareka daitezkeelako, eta eraginkorrak, mehatxuak neutralizatzeko ahalik eta kostu txikienak sortzen direlako.

Gure Segurtasun Zuzendari taldeak arriskuak aztertu eta dauden zaurgarritasunak detektatzen ditu, eta, ondoren, horiei irtenbide bat emateko beharrezko giza baliabide eta teknikoen diagnostikoa egiten du.

Delta Seguridad segurtasun zerbitzuak diseinatu eta garatzean eskarmentua duten profesionalek eratzen dute

Talde hau osatzen duten profesionalek segurtasun sistema zorrotzenak (jardunaldi handiak, instalazio industrialak, azpiegitura kritikoak, e.a.) diseinatu eta garatzen eskarmentua dute, eta gure bezeroei egunerokoan sortzen zaizkien beharrizanak kudeatzen dituzte: errefortzuak, gailu bereziak, e.a.)

Zaintza presentziala

Segurtasun zerbitzuak eta zaintza presentzial espezializatua eguneko 24 orduetan

Gure segurtasun-zaintzaile taldea 700dik gora langilek osatzen dute eta Delta Seguridaden lan egiten dugun guztiak oso harro gaude beraietaz. Etengabeko hobekuntza xede hartuta, haien profesionaltasun maila igotze aldera, lanpostu bakoitzerako etengabeko prestakuntza espezifikoa sustatzen dugu eta azken aurrerapen teknologikoez hornitzen ditugu zerbitzuak.

Erreferente gara EAEko segurtasun pribatuaren sektorean. Eta horretan lagundu digute hobetzeko nahi horrek, hartutako konpromisoak betetzeak eta babes eta segurtasun zerbitzu eta soluzioetan dugun eskaintza zabalak.

Optimizatu egiten ditugu segurtasunera bideratutako baliabideak, zerbitzu bakoitzean kalitate maila altu bat bermatuz

  • Sarbide eta merkantzien kontrola
  • Instalazioen zaintza eta babesa
  • Jardunaldi handien segurtasuna
  • Lehergailuen zainketa
  • Hezitako txakurrekin eginiko zaintza
  • Bertaratu eta giltzak zaintzapean izatea
  • Pertsonen babesa – Eskoltak

Zaintza etena

Preventia Mobile, esleitutako instalazioen segurtasuna eta aldizkako kontrola bermatzen duen zaintza eteneko zerbitzua

Segurtasunaren arloan ez da beti behar izaten etengabeko zaintza presentziala, eta instalazio askotan ez da zaintzailerik behar, baina aldizkako kontrola beharrezkoa izaten dute.

Preventia Mobile Delta Seguridadek eskainitako zerbitzua da, merkatuaren atal honi erantzuna ematen diona. Gure segurtasun zaintzaileek errondak egiten dituzte, kontratatutako maiztasunaz, egunez eta gauez, eta euren kargura dituzten instalazioak ondo daudela egiaztatzen dute.

Murriztu kostuak etengabeko zaintzaile bat behar ez baduzu, baina segurtasunean eraginkortasuna galdu gabe

Preventia Mobile zerbitzuaren jarraitasuna eta zaintzailearen beraren segurtasuna bermatzeko aurrerapen teknologiko berrienez dago hornituta.

  • Ibilgailuaren geolokalizaziorako gailua, gure kontrol zentroarekin konektatua.
  • Zaindariak daraman geolokalizaziorako gailua, gure kontrol zentroarekin konektatua.
  • Gertakarien transmisiorako softwarea.
  • Gizon bakartiaren gailua.

Zerbitzu Lagungarriak

Zerbitzu lagungarrien behar guztiak zentraliza itzazu GRUPODelta-kin, kostuak murriztuz eta errentagarritasuna handituz

Espresa asko dira kanpoko zerbitzuak azpikontratatzearen abantailak ezagutzen dituztenak. Kostuak murriztu eta errentagarritasuna handitzeaz gain, kontratazio honek bermatu egiten du zerbitzua, bajak eta oporrak gorabehera, eta horrela, gure bezeroek euren jarduera nagusian buru-belarri jarrai dezakete.

Grupo Deltako askotariko zerbitzuen enpresa da Delta Control y Servicios S.L. Zerbitzu asko eskaintzen dira sektore honetan, beraz, Deltan gure zerbitzu-laguntzaileen espezializazioaren alde egiten dugu kalitatezko zerbitzu bat eskaintzeko.

Utzi kezkak alde batera, utzi GRUPO DeltaREN esku behar dituzun zerbitzu lagungarriak, etengabe ebaluatuko dugu gure lana, hobetzeko proposamenak aurkeztu eta, horrela, zerbitzuak optimizatzeko

Honako hauek dira eskaintzen ditugun zerbitzuetako batzuk:

  • Sarbideetako kontrol zerbitzuak
  • Kontrolatzaileen zerbitzuak
  • Harrera zerbitzuak
  • Atezaintza zerbitzua
  • Aparkalekuetarako txartel-leihatileko zerbitzu lagungarriak
  • Mantentze zerbitzuak
  • Instalazioak ikuskatzeko zerbitzuak
  • Joan-etorriak kontrolatzeko zerbitzuak

Gurekin harremanetan jarri

Aurrekontua eskatu

Konpromisu gabe zerbitzu desberdinentzat ditugun prezioei buruz informatuko dizugu.