Joan den azaroaren 10ean Bilboko Bizkaia Aretoan Euskadiko Segurtasun Pribatuaren V. Biltzarra egin zen. Aurreko edizioetan bezala, Pelmenek txostenak eta eztabaidak antolatu zituen, sektorearen etorkizunerako garrantzitsuak ziren gaiak lantzeko, eta bertaratutako profesionalentzat oso interesgarriak izan ziren. Aipamen berezia eta gure zorionik zintzoena Paco Llanezarentzat eta Ertzaintzaren Segurtasun Pribatuko Unitateko kideentzat; izan ere, Cuadernos de Seguridad aldizkariak ematen duen saria jaso zuen, “Euskadiko segurtasunaren arloan lankidetza publiko eta pribatuaren buru gisa egindako lan bikainagatik”. Ondo egina!